Azken egunetan udal geriatrikoko langileek hainbat protesta ekintza egin dituzte herrian. Azkenengo aldiz astelehenean. Langileen ELAko ordezkariek esan dutenez, astelehenean alkateak uko egin zion eurekin biltzeari. Arratsaldera arte, pankarta eta megafonoak lagun protesta egin zuten ondorioz udaletxe aurrean.
Mikel Serrano Zumarragako alkateak adierazi duenez, langileen ordezkariekin hitz egiteko prest zegoen astelehenean. ELAko ordezkaria eta asesore juridikoak gonbidatu zituen bulegora, ondoren ordezkariekin eta langile guztiekin udaletxeko atarian bilduko zela aginduta. Ez ziren azkenean adostasun batera iritsi, ordezkariek eta langileek alkatearen bulegoan egin nahi baitzuten bilera.
Gaur egungo egoera
Udalak eta Gerozerlanek -gerontologikoa kudeatuko duen enpresak- egin berri duten bileretan ondorioztatutakoa ere azaldu du alkateak. Esan duenez, udal geriatrikoko erizain laguntzaile titulua duten guztiak egingo dute lan gerontologikoan. Erizain bezela lan egin ez duten gainontzeko 5 langileetatik 3k titulu hau ere badute. Hortaz, ikasketen eguneraketarako ikastaro bat egin ostean gerontologikoan lan egiteko aukera izango dutela baieztatu du Serranok. Gainera, oraingoz lanpostu gabe geldituko liratekeen bi langileak epe laburrera berkokatzeko konpromezua hartu du Udalak.
Kalte-ordainak
Langileen ELAko ordezkariek adierazitakoaren arabera, lanpostu berrian urteko 6000 euro gutxiago kobratuko dute. Eta horregatik indemnizazio bat ere eskatu dute. Alkateak esan duenez, Gerozerlanekin itxitako akordioaren arabera, segituan lanean hasiko diren horiei 6000 euro bider lau urte eta erdiko kalte-ordaina emango zaie. Oraingoz lanik gabe geratzen direnei berriz, 45 eguneko ordainsaria.
Azkenik alkateak esan digunez, denen nahia da arazo honi irtenbidea ahalik eta azkarren aurkitzea.
Informazio osagarria: