Foru Aldunditik adierazi dutenez, lehenengo egungo geriatrikoan daudenen lekualdatzea egingo da eta grebaren ondorioz Lazkaora lekualdatzea eskatu zutenekin jarraian. Amaitzeko itxaron zerrendan daudenen txanda izango da. Zentroaren martxa hartzeak ere bere denbora eramango duela azpimarratu dute Foru Aldundian.
Banakako logelak
Zumarragako ospitalearen ondoan kokatzen den Argixao egoitzan 110 pertsonentzako lekua izango da. Logela guztiak banakakoak izango dira eta kanpora ematen dute. Zerbitzua egunean 24 orduz emango da urteko 365 egunez. Gainera, 30 toki psikogeriatriko zango dira, hau da, dementzia arazoak eta portaera desorekaren bat duten adinekoentzat.
Datozen 40 urtetan Gerozerlanek eraman ahal izango du bertako kudeaketa. Ondoren Foru Aldundia izango da eraikinaren, ekipamenduaren eta zerbitzuaren jabe bakarra. Bere garaian Udalak doan eman zion Foru Aldundiari horrelako zentro bat egiteko 8.594 metro koadroko lursaila.