Gaur eguerdian kultur etxean asteburuan Zumarragan jokatuko den Nazioarteko III Field Target Txapelketa aurkeztuko dute. Bertan, Mikel Serrano alkatearekin batera, Jose Antonio Sancho Euskadiko Field Targeteko Elkarteko presidentea eta Ingalaterrako Field Target Federazioko presidente eta idazkaria, Roger Moey eta Elizabeth Moey.
Federazio ingelesak Field Targetean duen ospe handia kontuan izanda, antolatzaileentzat oso garrantzitsua da bai txapelketa zein Roger eta Elizabeth Moey Zumarragan egotea.
Txapelketa larunbatean arratsaldeko bostetan hasiko da. Lehiaketan 45 bat parte-hartzaile arituko dira Espainiatik zein beste herrialdeetatik etorritakoak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide