Enpresaren errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituztenei diru laguntza zehatzak emateko asmoa agertu du Zumarragako Udalak. Deialdiaren helburua aurten dendaren edo bulegoaren kanpoko edo barruko errotulu finkoak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituztenei diru laguntza emateko baldintzak arautzea da.
Laguntza lortzeko 15 langiletik beherako enpresak edo entitateak beharko dute izan. Eskaria egiteko epea eta baldintzak bere garaian emango ditu jakitera Udalak.