Asteburu honetan gauzatu da Euskadiko III. Field Target Open-a Eitzako zelaian. Jose Antonio Sanchok, Euskadiko Field Target-eko presidenteak esan duenez, estatu mailako tiratzaile onenek parte hartu dute bertan.
Txapelketan besteak beste, Bartzelona, Katalunia, Levante, Madril, Lupiana, Kantabria eta Euskaditik etorritako 45 tiratzailek hartu zuten parte.Bertan izan dira baita, Roger eta Elisabeth Moey britainiarrak ere. Britainiako Field Target Elkarteko presidentea eta idazkaria, hurrenez hurren. Roger Moey-k Master Class bat ere eman zuen, bertan 40 bat pertsonek parte hartu zutelarik.
Irabazleak
Pistoi modalitatean Lupianako Pablo Manuel Lopecosa izan zen irabazlea, PCP sailean Madrilgo Jose Redondo eta juniorretan Zumarragako Ander Mateo. Emakumeen atalean lehen saria Elisabeth Moey-rentzat izan zen.