Atzo sinatutako akordioak kalte-ordainak zehazteaz gainera, langile guztien birkokatzea jasotzen du. Kalte-ordainei dagokionean langileek, lan egindako urte bakoitzarengatik 45 egunetik 140 egunera arte kobratzeko aukera izango dute. Kopuruetan 28.401,44€ eta 82.523,90€ bitartean. Udalitz hitzarmenaren igoera (%5,2) kontutan hartuta 4,5 urteei dagozkienak.
ELA sindikatuko ordezkariek gaur goizean emandako prentsaurrekoan gaiaren inguruko balorazioa ere egin dute. Langileen ikupegitik akordioa oso ona dela aitortu dute. Dena den, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumarragako Udalaren jarrera salatu dituzte berriro ere.
Langileak kalean utzi nahi izanaren arduradun jo dute Gipuzkoako Foru Aldundia. Eta esan dutenez, kontrakoa gertatu bada, ekintza sindikalari esker izan da. Zumarragako PSE eta Zumarragako Udaleko alderdi gehienen jarrera ere “penagarritzat” eta “ziztrintzat” jo dute. Behin eta berriro beraiek hitzemandakoaren kontra, langile guztiak ez berkokatzearen meatxua azken unera arte mantendu dutelako, esan dutenez.
Gizarte zerbitzuen pribatizazioa
Zumarragan gertatu dena, gizarte zerbitzuen pribatizazioaren benetako aurpegia dela uste dute. Batzuk dirua irabazten duten bitartean, herriko langileria suntsitu nahi izan dutela argudiatuz. Horregatik amaitzeko, gizarte zerbitzuen alorrean aurrentzean ere lan handia dutela egiteko adierazi dute ELAtik, eta Zumarragako kasuan bezala, etorkizunean ere langileen eskubideen defentsan arituko direla azpiamarratu dute.