Jasotzen ditugun argazki guztiak webgunean jarriko ditugu eta parte hartzen duzuen guztien artean hiru disko eta liburu bat zozketatuko ditugu. Bi bide dituzue zuen argazkiak otamotz.eus-era bidaltzeko:
- argazkiak@otamotz.com helbidera bidalita
- Erregistratu eta webgunearen bitartez “Fitxategiak igo” ataletik argazkiak igoz. Erregistratuta zaudenean “login” egin eta “Fitxategiak igo” atala erabili argazkiak igotzeko.
Aipatu abuztuan albisteen erritmoa jaitsiko dugula. Dena den, zuen argazkiak eta iritziak bidaltzen jarrai dezakezue. Ondo pasa oporrak!