Irailaren 6an irekiko du zikloa Gorka Hermosa akordeolariak. Iberia in Fusion izenburupean estilo eta erritmo ezberdinak batzen dituen ikuskizuna eskeiniko du zumarragarrak. Berarekin batera arituko dira Jose Luis Montón kitarra flamenkoarekin, Josep Sancho klarinetearekin, Baldo Martinez kkontrabaxuan eta Jorge Tejerina kaxoi flamenkoa eta perkusioan. Jazz-a eta musika klasikoa uztartuko dituzte ikuskizunean Euskal Herria, Kataluinia, Galizia eta Argentinako beste hainbat musika estilorekin batera.
Gainontzeko egunetako egitaraua:
-
Irailaren 13an: piano klasikoa Labèque ahizpen eskutik.
-
Irailaren 20an: gospel-a Estatu Batuetako The Brotherhood Singers taldearen eskutik.
-
Irailaren 28an: “Ezpata-dantzak eta ezteiak” ikuskizuna Argia, Duguna, Haritz, Kezka eta Irrintzi dantza taldeen eskutik.
Emanaldi guztiak Antioko baselizan izango dira arratsaldeko 19:30etik aurrera.