36 urteko M.C., 35 urteko J.A.H eta 26 urteko J.M.M. zaurituak suertatu ziren atzo gauean UTE Argixaon egiten ari den tunelen lanetan. Hiru zaurituak adituak dira tunelen sostegu lanetan. Istripua gertatu zenean zabaltzen ari diren tunel bateko sarea jartzen ari ziren hirurak. Langileak eskorga batek eusten zuen otarre batean zeuden sartuta, hau, oraindik ezagutzen ez den arrazoiengatik, lurrera erori zenean.
Istripua gertatu eta segituan hiru zaurituak Zumarragako Ospitalera eraman zituzten. Gaur eguerdian zaurituetako bati alta eman diote, beste bat Donostiara eramango dute eta hirugarrenak Zumarragako Ospitalean jarraitu beharko du oraingoz. Bere egoera dena den, ez da larria.