Zumarraga eta Urretxuko Udalek urtero bezala urte osorako antzerki egitarau bateratua antolatu dute 2008an ere. Udako oporraldien geldialdiaren ostean, datorren ostiralean, irailaren 5ean izango du jarraipena Corsario taldearen "Aullidos" antzezlanarekin.
Corsario Antzerki taldeak "La maldición de Poe y Vampyria" lanaren ondotik "Aullidos" ikuskizuna landu du. Aurreko lanak nazioartean izan zuen arrakasta errepikatzea nahi dute honekin ere. Antzezlan honetan fantasia, erotismoa eta umore beltza imajinatu ez bezala uztartzen dira. Dudarik gabe antzezlan ezberdin bat da "Aullidos". Errealismo handiko papinak ditu protagonista. 16 urtetik gorakoentzako antzezlan bisual eta dibertigarria da. (Gaztelaniaz)
- Lekua: Zelai Arizti aretoa
- Eguna: irailak 5, ostirala
- Ordua: 22:30
- Sarrera: 10 euro
- Sarrera salmenta: Zelai Arizti aretoan, sarrerak amaitu arte. Irailaren 5ean goizean 11:30-13:30 eta gauean 22:00-22:30. (Pertsona bakoitzeko gehienez 4 sarrera).