Uztailean, otamotz.eus-en aurreratu bezala, Goierriko Txirrindulari Itzulia bertan behera gelditzeko arriskua zegoela aitortu zuen Javier Garcia de Andoinek, Goierri kirol elkarteko lehendakariak. Gauzak aldatu egin dira zorionez. Gipuzkoako Federazioak Itzulia antolatzeko ardura bere gain hartu baitu.
Aldaketak
Itzuliak ordea aldaketa batzuk izango ditu gastuei aurre egin ahal izateko. Batetik kategoria jaitsiko diote. Aurtengoa Challenge mailakoa izango da. Bestetik hiru eguneko iraupena beharrean bi egunekoa izango du. Txirrindulariak eta epaileak gipuzkoarrak izango direnez, froga antolatzeko gastuak ere txikiagoak izango dira.
Gehiago Goierriko Itzuliari buruz otamotz.eus-en: