Lekaio Kultur Elkarteak antolatutaperretxiko asteburua egin da pasa den asteburuan. Larunbat goizeanirteera egin zen mendira ahalik eta perretxiko mota gehien biltzekohelburuarekin. Antolakuntzatik esan dutenez herritar ugari elkartuzen bilketara eta igandeko erakusketa antolatzeko haina espezie bilduzituzten inguruko mendietan.
Larunbat arratsaldean bildutakoguztiaren sailkapena egin eta gero igandean erakusketa antolatu zenAreizaga-Kalebarren plazan. Guztira 188 espezie izan ziren ikusgai.Horietatik 116 ez ziren jateko onak, 27 mota jangarriak ziren, 40pozoitsuak, 2 jateko oso onak beste 2 susmagarriak eta bakarrasailkatu gabe gelditu zen.
Horretaz gainera, perretxiko motaezberdinez egindako pintxoak ere banatu ziren igande goizeanAreizaga-Kalebarren plazara gerturatu zirenen artean. Guztira 1200pintxo zerbitzatu ziren. Gainera, Aranzadi Zientzia Elkartekomikologia saileko kideak ere mahai informatiboa jarri zutenbertaratzen zirenen galderak erantzuteko asmoz eta Kabia jatetxeakbeste behin, perretxikoz egindako menu ezberdinen proposamenaplazaratu zuen.
- Ikusi bideoa jarraian: