Irailaren 13an Txalaparta Eguna gauzatuko da Urretxun Zuhaitzaren Soinua kolektiboak antolatuta. 4 urtez behin egiten den ekimena da hau. Aurten, Txalaparta Eguna egun bakarrera mugatu beharrean egitaraua zabaldu dute antolatzaileek. Ekainean Txalaparta Jaia egin zen Antion, eta bihartik aurrera, txalapartaren inguruko erakusketa ikusgai izango da. Irekiera ekitaldia arratsaldeko 19:00etan gauzatuko da.
Erakusketan material didaktikoa, herriko 3.DBHko ikasleek egindako lanak eta herriko txalapartarien hainbat material izango dira ikusgai.
Gainera, urte osoan zehar txalaparta ikastaroak eman dituzte Zuhaitzaren Soinua kolektiboko kideek eta eskoletan ere hitzaldiak eman dituzte.
Otamotz.com-en: