Orain arte Gure Txoko elkartean kokatzen ziren gizarte zerbitzuak aurrerantzean Itarte etxean lekutuko dira. Modu honetara jubilatuek erabiliko dituzte Gure Txoko elkarteko gela guztiak. Modu honetara Udaleko zerbitzu guztiak udaletxearen inguruan kokatu dituzte, kultur zerbitzuak izan ezik, horiek Zelai Ariztin baitaude.