Saturnino Orbegozo enpresari ezagunaren semea da Faustino Orbegozo, Zumarragan aski ezaguna. 2005ean atxilotu zuen polizia espainiarrak narkotrafiko sare baten arduradun izatea leporatuta. Fiskaltzak 16 urteko kartzela zigorra eskatzen du Obergozorentzat. Irudian, 2005ean polizia espainiarrak kamioi baten barruan aurkitu zituen 300 kilo kokaina agertzen dira. Horren arduradun izatea leporatzen zaio zumarragarrari.
Berarekin batera beste 24 pertsona ere epaituko dituzte auzi berean. Horietatik zortzi gipuzkoarrak dira.
1988an 12 urteko kartzela zigorra
1988an atxilotu zuten lehenengoz Faustino Orbegozo, droga trafikoaren gaineko delitu bategatik. 88ko abenduan atxilotu zuten, Bilbotik Bartzelonara bere autoan zihoala. Auto barruan 30 kilo kokaina atzeman zituzten. 12 urteko kartzela zigorra eta 30.000 pezetako isuna ezarri zitzaion orduan.