Santa Anastasia jaietako egitarauaren barruan Frontisek eta Urretxuko Udalak pilota partida antolatu dute ostiral honetarako. Norgehiagoka 22:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude dagoeneko Ederrena pilotalekuan 10 euroan.
Partidan, Bengotxea VII eta Huarte, Urdaniz eta Mitxelenaren kontra arituko dira eta ondoren, Antxia eta Gorriti, Aritz Lasa eta Garmendiaren aurka.
Aritz Lasak etxean jokatuko du, uztailean lau t´erdiko Nafarroako Txapelketa irabazi eta gero. Bere bikoteak, Unai Garmendiak ere ibilbide ona darama, bestek beste aurten, Bizkaiko Erkoreka Irekian txapeldun izan da.
Aritz Lasa pilotariari buruz gehiago otamotz.eus-en: