Lanak udan hasi zituen Mendiola enpresak. Udako aste gehienetan lanean jardun ondoren, aurreikusitako garairako amaituko dituzte lanak. Haurren segurtasuna eta bertara igoko direnen erosotasuna bermatzea izan dira, Mikel Serrano Zumarragako alkatearen hitzetan, kontutan hartu diren irizpideetako batzuk.
Azpiegitura berria Urretxuko eta Zumarragako udalek ordainduko dute. 80.000 euroko aurrekontua du guztira. Azken hilabeteotan Areizaga-Kalebarren plazak jasan duen eraldaketa bukatuko da obra horrekin, eta hemendik aurrera ikuskizun, kontzertu, emanaldi edota sari banaketak Areizaga-Kalebarrengo kioskoan egin ahal izango dira.