Egitaraua:
- 12:00etan: Txalaparta eta Batukadaren kalejira Urretxu eta Zumarragako kaleetan zehar.
- Goiz osoan zehar: Areizaga-Kalebarren enparantzan herriko hainbat artisten muralen pintaketa.
- 13:00etan: Txotx! Sagardo kupelaren irekiera Areizaga-Kalebarren plazan. Txalaparta saio libreak eta sagardo dastatzea gerturatzen diren guztientzat.
- 18:30ean: Sagardo dastatzea eta txistorra jana trikitilariak giroturik Urretxuko Abenidan.
- Bertara inguruko herrietako txalaparta zaleak etorriko dira saio libreak eskaintzera.
- Beraz, nahi duenak txalaparta zein danborrak izango ditu jo eta ke astintzeko.
- 22:30ean: txalapartarien jaialdi erraldoia J.M. Iparragirre plazan:
– Mendiaraz anaiak (Urretxu)
– Harresian Zulo (Gasteiz-Araba)
– Zugarramurdi Taldea (Sestao-Bizkaia)
– Irungo Txalapartariak (Irun-Gipuzkoa)
– Baigorriko Txalaparta Taldea (Baigorri-Iparraldea)
– Jo Ala Jo Kultur Elkartea (Baztan-Nafarroa)
– Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa
– Diapositibak
– Albokariak
– Urretxuko Txistulariak
– Iratzarri Dultzainari Taldea
– Trikitilariak
– Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskola
– Toberak
– Andoni Salamero
Taldeak:
Harresian Zulo (Araba)Duela 2 urte sortu zen talde hau Gasteizen. Era guztietako perkusioa,eta Euskal Herriko zein Senegaleko dantzak nahasten dituzte beti ere txalaparta oinarri izanik. Lagun talde honek Euskal Herriko hainbat plaza ezagutu ditu dagoeneko.
Sestaoko TX eskola (Bizkaia)
Sestaoko TX eskola 1990.urtetik martxan dabilen talde bat da. Ikastaro ugari eman dituzte urte mordoxka hauetan eta parte hartu duten emanaldi kopurua handia izan da. Euskal Herri guztian zehar bidaiatu dute, baita Salamanca, Bretainia edota Europako hainbat lurraldetara ere. Txalaparta beste perkusio tresna batzuekin nahasten dute eta sasoi betean dabiltza aspaldian.
Irungo Txalapartariak (Gipuzkoa)
1980. urtean Sorzabal anaiak hasi ziren txalapartaren munduan lanean eta urteen poderioz bikotea talde izatera pasa da.Gaur egun txalaparta eta musika nahasten dute eta hainbat lekutara irten dira dantza taldeekin edota Xatz-Eskifaia abesbatzarekin esaterako. Urretxuko txalaparta egunean beraien emanaldia aberastuko duen instrumentu berri bat plazaratuko dute. Arraunparta, itsasoarekin lotura duten hainbat elementurekin egindako tresna berau.
Baigorriko Txalaparta Taldea (Iparraldea)
Baigorriko txalaparta taldea (BTT)1998.urtean hasi zen lanean Baigorri haranean. Gaur egun Baxenafarroako beste talde batzuekin ere jarduten duten arren. Estilo tradizionala zein elektronikoa jo ahal dute. Beraien sona Euskal Herriko herrialde guztietara zen Frantzia, Okzitania edota Bretainiara iritsi da.
Jo ala jo Kultur Elkartea (Nafarroa)
Baztan bailarako Jo ala jo kultur elkarte honetan hainbat euskal tresna eta jarduera lantzen dituzte, hori dela eta, Urretxura Baztango txalapartari-kirikoketariak etorriko dira. Hauek duela 10 urte hasi ziren txalapartaren inguruan lanean eta Baztanen 80 urtez mutu egon zen kirikoketa berreskuratu dute,gaur egun XVIII. mendeko dolare bat berreskuratu eta sagardo propioa egitera iritsi direlarik. Euskal Herriko hainbat herritan ibili dira eta Kataluniak, Andaluziak zein Zerdeinak ere ezagutu dute beraien lana.