Urretxu eta Zumarragako Mairi Elkarteak hamargarren urtez Herriarteko Eguna antolatu dute. Urtero herrilade bati eskaintzen diote egun hau eta aurten Gaztelari egokitu zaio. Igandean izango da festa Areizaga-Kalebarren plazan.
Sei txosna jarriko dituzte aurten. Bi Gaztelak (Mantxa eta Leon), Euskal Herria, Extremadura, Errioxa eta Galiziako txosnak antolatu dituzte. Denetan patata tortila eta txorizo egosia eskainiko dituzte, baina txosna bakoitzak bere berezitasunak ere eskainiko ditu.
- Gaztelako bi txosnetan: cojonudos pintxoak.
- Euskal Herrikoan: buzkantzak.
- Extremadurakoan: bakailaoa eta rizos delako gozoak.
- Errioxakoan: ajoarrieroa eta tripakiak.
- Galiziakoan: enpanadak eta olagarroa.
Txosnak goizeko 11:30etik 14:30era irekita egongo dira.
Mairiko emakumeek Gaztelari eskainiko diote aurtengo Herriarteko Eguna. (Goierriko Hitza).