Eklektizismoa eta ezustekoa uztartzen dituzten piano joleak dira Labéque ahizpak. Musika esparru zabalean mugitzen dira Bach-etik hasi eta XX. mendeko musikagiletaraino.
Ibilbide oparoa dute musikagintzan. Berlingo Filarmonika, Bostongo Sinfonia, Chicagoko Sinfonia edota Vienako Philarmonic-ekin batera ibiliak dira besteak beste. Zigilu musikala ere badute KML Recording izenburupean.
Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Dohako autobus zerbitzua ere izango da. Arratsaldeko 19:00etan Zumarragako parrokitik irtengo da.
Antioko XXV. Musikaldia otamotz.eus-en: