Egitaraua:
- 12:15.- Jubilatuak eta Udal Korporazioa egoitzan elkartuko dira, eta txistulari taldeak lagundurik, Martin Deunaren elizaraino joango dira.
- 12:30.- Meza, Martin Deunaren Elizan. Ondoren.- “LURRA” Dantza Taldearen saioa Iparragirre plazan (euria eginez gero pilotalekuan egingo da ekitaldi hori).
- 14:00.- Bazkaria Ederrena pilotalekuan.
Menua:
– Krabarroka budina modena txorrotadatxoa daraman mahonesarekin
– Nafarroako zainzuriak ozpin-olioz hornitua.
– Urdaiazpiko eta hirugihar txirbilez salteatutako barazki menestra
– Txahal-masailak barazki eta patata txikirekin
– Moka-tarta yogur-kremarekin
- 16:00.- Orots taldearen musikak bazkalondoa alaituko du. Gainera animazio ekintzak ere izango dira, opari zozketa, … Jai eta lagunarte giroa nagusi izango da gure jubilatuen festa honetan.
- 18:30 .- Agurra, Agur Jaunak abestuaz
Omenaldiak
Urtero bezela bazkarian parte hartzen duten herriko helduenei omenaldia egingo zaie.
- Bikote zaharrena: Jose Antonio Rodriguez Castillo (94)
Ines Fernandez de la Cruz (93) - Emakumezko zaharrena: Isabel Querejeta Garmendia (91)
- Gizonezko zaharrena: Pedro Ruiz Garcia (92)
- Herriko pertsonarik zaharrena: Juana Gaztañaga Esanola (98). Udaleko ordezkariak bere etxera joango dira gaur goizean opari bat emateko.
Santanastasia jaien egitarauaren barruan, gaur Artzain Txakur erakustaldia ere izango da Urretxuko Udalak antolatuta. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera Ipeñarrietako baserriko zelaietan.