Fabricio Ferrarirentzat izan zen atzo Goierriko Itzulia. Elastiko horia jantzita, uruguaiarrak etapakako urteko hirugarren garaipena eman dio Azpiru-Ugarte taldeari. 2. etapan ez zen lehendabizikoan bezain ondo ibili, 5. postua eskuratu baitzuen atzokoan. Dena den, proban zeresan gehien eman duen txirrindularia izan da Ferrari. Itzulia irabazteaz gainera, mendia eta erregulartasuna ere berak eskuratu baititu.
Sailkapen orokorra:
1. Fabricio Ferrari (Azpiru-Ugarte) 4H 57′ 49” 2. Hector Espasandin (Caja Rural) 0:33ra 3. Angel Madrazo (Scott-American Beef) 0:42ra 4. Guillaume Pont (FRA, Azysa-Cetya) 0:47ra 5. Higinio Hernandez (Cueva el Soplao) 0:53ra 6. Gari Bravo (Azpiru-Ugarte) 0:57ra 7.Guillermo Lana (Azpiru-Ugarte) d.b.
| Erregulartasuna: Fabricio Ferrari (URU, Azpiru-Ugarte) Mendia: Fabricio Ferrari (URU, Azpiru-Ugarte) Tarteko helmuga: Unai Iparragirre (Belca) Taldea: Azpiru-Ugarte |