Batasunari laguntza eta sostengupolitiko-instituzionala ematea, eta Batasunarekin loturafinantzario-ekonomikoa izatea argudiatu du auzitegiak.
2007ko udal hauteskundeetan Urretxuko alderdirikbozkatuena izan zen EAE-ANV. Gehiengo soilean bada ere, Iñaki Zabalakhartu zuen alkatetza. Erabakiak ez du sorpresaz hartu, eta orain artebezala, lanean jarraitzeko konpromezua agertu du.
“Erabaki hau, iragarritako kronika baten gauzatzea izan da. Ez genuenesperantza handirik; eraso hauek aspalditik datoz eta ez dakigu noizbukatuko diren, baina gure determinazioak bere horretan jarraitzen du,orain dela hilabete edo orain dela urtebete bezalaxe, eta esperodezagun eraginik ez izatea. Azken batean, erabaki hauek Espainiakobarne kontsumorako hartutako neurri batzuk dira; gure kontura zirko batmontatzen dute eta gu gara hemengo piztiak, beraien publikoarenkontsumorako eta espektakulurako”.
Lotura duten albisteak:
- Legez kanporatu duten EAE-ANV alderdiak lau alkatetza eta 33 zinegotzi lortu zituen Goierrin (Hitza)
- Iñaki Zabala (Urretxuko alkatea): «Herria bera gu hemendik botatzera ez datorren bitartean lanean jarraituko dugu» (Goierriko Hitza)
- Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi du ANV (Berria)
- Dokumentazioa: EAE-ANV alderdiaren historia (ETB1eko bideoa)
- Iñaki Zabalari elkarrizketa Argia astekarian
- ANVren jarduera eten du Garzonek, baina zinegotziek karguari eutsi ahal izango diote
- Urretxun EAE-ANV-k bakarrik gobernatuko du
- Urretxun EAE-ANV eta Zumarragan PSE-EE garaile.