Udal gobernu berria 15 batzordez osatuko da. Horietatik 12alderdi sozialistaren eskuetan izango dira, EAk bi zuzenduko ditu eta PPk beste bat.
Batzordeak
- Ogasuna: Marivi Portugal (PSE-EE)
- Hirigintza: Mikel Serrano (PSE-EE)
- Gizarte Zerbitzuak: Arantxa Gonzalez (PSE-EE)
- Lanak eta Zerbitzuak: Fernado Fariñas (PSE-EE)
- Merkataritza, Industria eta teknologia berrien garapena: Fernando Fariñas (PSE-EE)
- Kultura eta jaiak: Mikel Serrano (PSE-EE)
- Kirolak: Fernando Fariñas (PSE-EE)
- Euskara, Heziketa eta Gazteria: Ikerne Badiola (EA)
- Kontuen batzorde berezia: Marivi Portugal (PSE-EE)
- Pertsonal eta Administraritzaren kalitatea: Marivi Portugal (PSE-EE)
- Berdintasuna: Lourdes Canduela (PSE-EE)
- Nekazaritza: Ikerne Badiola (EA)
- Urak eta saneamendua: Valeriano Martinez (PP)
- Ingurugiroa eta Lorezaintza: Eduardo Navarro (PSE-EE)
- Giza Eskubideak eta Herritarren Partehartzea: Mari Mar Iglesias (PSE-EE)
Erreakzioak
EAko Ikerne Badiolak, bere alderdia PSE-EErekin gutxieneko adostasunetara iritsi dela azaldu zuen bilkuran. Hori nahikoa izan da, zinegotziaren hitzetan udal gobernuan parte hartzeko.
EB-Berdeak-eko Rakel Roperok bere dimisioa aurkeztu zuen bilkuran. Beste behin berretsi zuen Alberdi sozialistak ez duela bere alderdiarekin adostutakoa bete. Zentzu horretan alkateak bere dimisioa ez zela posible erantzun zion, ez baita osatu berri den udal gobernuko kide.
EAJ-PNVko Juanjo Sagarnak udal gobernuan parte hartzeko sozialistek egindako gonbidapena eskertu zuen bileran. Dena den, orain urte bete bezalatsu, udal gobernuko partaide izateko arrazoirik ez zuela ikusten argitu zuen. Etorkizunean akordio puntualak egiteko aukera berriz, ez zuen baztertu.
Zumarragako ezker abertzaleak, ez zuela talde guztiekin hitz egin leporatu zion alkateari. Hiru zinegotziren liberazioa ez dela beharrezkoa gaineratu zuen eta herriarentzat lan egiteko borondatea non gelditu den galdetu zioten Serranori.
- PSE-EEk EArekin osatu du udal gobernu berria Zumarragan
- Mikel Serranori Loiolako Herri Irratian gaiaren inguruan egin dioten elkarrizketa.
{xemp3bot}/entzungaiak/Mikel_Serranori_elkarrizketa_20080916.mp3|false(>> egin klik hemen elkarrizketa entzuteko)|230|20| Mikel Serranori elkarrizketa|0|0|0xAEB8BE{/xemp3bot}