HIESA gizakiaren historiako gatazkalazgarrienetako bat da. Munduko herrialde guztietan zehar egindezakegu topo berarekin eta 37 milioi dira gaixoak, euren %70a hemenaurkitzen delarik, Sahara azpiko Afrikan. Birusa abiadura izugarrianhedatzen ari da, belaunaldi gazte eta emankor baten ametsaksuntsituz, txirotasuna, gatazkak nahiz beste gaixotasunak indartuz.Gehiengoak sendagaiak eskura izan ez arren, askok duintasun eta adorehandiz borrokan diraute biziraun eta euren seme-alabei etorkizunduinago bat eskaintzeko asmoz. Hala egin zuen nire amak, etahorrexegatik da munduan gehien miresten dudan pertsona.
Makhalemelek, nire amak, 1995ean jakinzuen seropositiboa zela, eta nire aita jakinaren gainean jarri bezainpronto, sukaldearen aurka bultzatu zuen eta irakiten ari zen urezbetetako lapiko batek, alderanztean, besoa erre zion. Goizekohamarretan gertatu zen hau. Arratsaldeko hiruretan lanetik botazuten, lan egiten zuen postuan nire aita haserre bizian agertuostean. Etxera itzuli, bere gauzak bildu eta etxetik joan zedin esanzion, zioenez ez baitzen HIESAren eramaile batekin bizitzeko gai. Nieta nire anaia seropositibo jaio ginen. Nire amak gogaitutagogoratzen du beti nire anaia erietxera eraman zuen eguna, nonerizainek zera esan zioten: “Umea seropositiboa da, ezin litekeezer egin”, nire amak ondorengoa erantzun zuelarik: “Ez naizhiesaz trata dezazuen etorri, bronkitisaz baizik”. Karin 3 urtebete aurretik hil zen, ni anaiatxo gabe geratu nintzelarik. Seme bathiltzearen amorruak indartu egin zuen ama eta hiesaren aurkakoHegoafrikar mugimenduaren lehen ekintzaileetako bat bilakatu zen.Zenbait ONG nahiz bertako gobernuarekin ere elkarlanean aritu zen.Bere bizitzaren ardatza zen, borrokatu eta borrokatu… gaixotasunakbere borrokaren (milioika pertsonen borrokaren) azken hasperenalapurtu zion arte. Berak hala zioen, “entzungo baligute…”, etalortu zuen batzuk entzun ziezaioten. Amak hasitako borroka nire ametsbilakatu da eta errelebua hartuz, jasotzen ditut nire eskuak, guztiokbatera egunero askok jasaten duten heriotza zigor honekin amaidezagun. Baina horretarako zera da beharrezkoa…
…entzun gure ahotsa