Datorren urtean 50 urte beteko dituUrretxuko Euskal Jaiak, baina 49. aldi honetan ere jende ugari bilduda Urretxuko kaleetan zehar. Atzoko Euskal Jaiak sagar kutsua izanzuen, aurten berari eskainia izan baita goizeko azoka. Sagarrarekinegindako produktu ezberdinak egon ziren ikusgai, eta batzukdastatzeko aukera ere ez zen falta izan. Gainera, fruitu honekinbetetako gurdi batean kalejira, artisau erakusketa eta bertso saioaizan ziren, besteak beste, goizean zehar.
Arratsaldeko karrozen ibilbidea erejendetsua izan zen. Aurten herriko 11 koadrilak hartu dute parte.Hiesaren inguruko aldarria egiten zuen Bota Piñue koadrilarenaizan da aurtengo karroza irabazlea. Horrez gain, dantzariek,trikitilariek, dultzaineroek, erraldoiek eta buruhandiek ere, besteakbeste, hartu zuten parte ibilbidean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide