Noiz eta nolatan hasi zinen politikan?
Unibertsitate ikasketak bukatu ondoren,Sevillan nintzela, PSOEren goi karguak izan diren hainbat lagunezagutu nituen. Ordurako Franco hilda zegoen, baina oraindikdemokrazia ezarri gabe zegoen. Une hartan garrantzitsuena demokrataizatea zen. Alderdi komunistak gidatzen zuen mugimendu hori,sozialistak baino gehiago. Dena den, sozialdemokrazia gainontzekokorronteak baino gustukoago nuen eta PSOEn sartzea erabaki nuen.
Sevillan PSOE gidatu duten pertsonakezagutu zenituela esan duzu. Felipe Gonzalez zure laguna dela esatenda.
Hala da, baina Alfonso Guerrarekinadiskidetasun handiagoa dut. Harremana mantentzen dugu.
Nola heldu zinen alkatetzara?
Lehenago Hirigintza eta Arkitekturaahalduna izan nintzen. Esperientzia garrantzitsua izan zen. Eraikinesanguratsuak zaharberritzea, Koldo Mitxelena kultur gunea abianjartzea… suertatu zitzaidan. Ondoren Zumarragara etorri nintzen etaalkatetzan legealdi bat eman ostean nire lanbidera itzuli nintzen.Handik urte batzuetara zenbait zinegotzi sozialistek euren kargueiuko egin zieten eta itzuli beharra izan nuen. 2003an bigarrengozaurkeztu nintzen alkatetzarako.
Zer suposatu du zuretzat zure herrikoalkatea izateak?
Herria hobeto ezagutzen lagundu dit.Bestalde, bizilagunekin hartu-emana izateko eta euren ohiturakezagutzeko aukera eskaini dit. Dena den, Udal-langileengandik ikasidut gehien. Profesional handiak dira eta Zumarragako Udalaren nondiknorakoak ezagutzen lagundu didate. Jende askok Zumarragak karismarikez duela dio, baina ez da hala: bere intelektualek ematen diotenkarisma du.
Zein uste duzu izan dela zure ekarpenhandiena?
Obrak garrantzitsuak dira, bainagarrantzitsuena bizikidetzaren alde lan egin dudala da. Mundu honetanxumea eta eskuzabala izan behar da. Bestalde, udaletxean hasinintzenean bere zorra estatuko handienetakoa zen. Hori gainditu eginzen. Orain, egoera ekonomikoa ona da. Bestalde, egitasmogarrantzitsuak aurrera ateratzea lortu da. Gurea da antzokia, kulturetxea, frontoia, parkea eta lurrazpiko aparkalekua gune berean dituen10.000 biztanleko herri bakarra. Gure arbasoek espazioa ondo antolatuzutelako egin ahal izan da hori guztia. Horretaz gain, beste bi gauzaazpimarratu nahi ditut: auzo guztiak zaharberritu dira etaZumarragako kaleen garbitasunak bisitari gehienak txunditzen ditu.
Bederatzi urte eman dituzu alkate. Zeinizan da unerik gozoena?
Pozgarriena bizikidetza da. Egunerobizilagunekin hartu-emana izatea. Denekin hitz egiten saiatu naiz.Tristeena denen eskaerak ase ahal ez izatea da.
Arantzarik ba al duzu?
Antiguako interpretazio zentroa hordago… Beharrezkoa dela uste dut, turismoa oso garrantzitsua baitaherriaren garapenerako. Pribilegiatuak gara, Antigua baitugu, etainterpretazio zentroaren egitasmoari ekin behar diogu berriro. Denaden, ez nuke esango arantza denik. Arantzek min egiten dute eta gaihonek ez dit minik eragin. Gauzak ondo ulertu direla uste dut, bainaondoren gaiztotu egin dira.
Azkenean interpretazio zentroaElizalden egingo dela uste al duzu?
Gaia aztertzen ari gara eta jabeenordezkariek eskaintza aurkeztea espero dugu. Elizalde baino tokihoberik ez dago interpretazio zentroarentzat, baina bere garaianjabeek ez zuten baserria saldu nahi izan.
Egitasmo hau abian ikusi gabe utzi duzuZumarragako alkatetza. Zein da zure zeregina FEVEn?
Espainiako Sustapen ministerioakFEVEren lurrez arduratzea nahi du. Erronka garrantzitsua da.Berdeguneak, bidegorriak, etxebizitzak… sustatu behar dira garaibatean trenbideek hartzen zituzten lursailetan.
Lanpostu berri honetan erretiratukozarela uste al duzu?
Ezta pentsatu ere. Lanbide liberaletanaritzen garenok ez gara sekula erretiratzen. Ez dakit zenbat urtezlan egingo dudan FEVErentzat eta zer egingo dudan ondoren. EuskalHerrian lan egitea gustatuko litzaidake.
Nola ikusten duzu Mikel Serrano alkateberria?
Gaztea eta prestua da. Alkatearen etaalkateordearen ardurak ezberdinak dira, baina egoera berrira primeranmoldatuko dela uste dut.
Herritar batzuek zure alderdiakalkatetza uztera behartu zaituela diote, ezker abertzalearekin duzunharreman ona dela eta.
Herritar guztiekin dut harreman ona.Mankomunitateko lehendakaria izan naizen heinean, Urretxuko etaLegazpiko alkateekin hartu-eman instituzionala izan dut. Aholkueskatu izan didate eta nik ahal izan dudan guztia lagundu diet. Nikere aholku eskatu izan diet. Ez da gehiagorik izan. Oso lasai nagoalde horretatik. Dena den, harreman instituzionala dagoenean,pertsonala ere heltzen da.