Urretxuko mendia, zalantzarikgabe Irimo dugu, eta denok ezagutzen ditugun Zazpi Puntak paraje ezinederrago dira. Zumarragari dagokionez, tontor edo gain aukerazabalagoa dago, Zumakortaburu, Samiño, Izazpi, Beloki etaArgixao tontor aldea Zumarragako udal-barrutiaren barruan partebatean edo osorik dituzten gainak direlarik. Dena dela, zalantzarikgabe, hauetatik guztietatik (gaina eta gurutzea Zumarragako udalbarrutian ez baditu ere) Zumarragako mendia Izazpi dela esandezakegu. Izazpi du honek izena… edo Izazpe beharko luke?
Irakurleak ez du agian jakingo, baina kontua da oraindela gutxi arte Euskaltzaindiak gure mendiari eman dion izenofiziala, Euskal Herriko mendi nagusiei ematen diena, IZAZPE izandela, Urretxu-Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko biztanleontzako ezagun etaerabilia zaigun IZAZPI izan beharrean.
Baina zergatik Izazpe? Ezagutzen ez ditugunarrazoiengatik, Izazpi mendiak nolabait izen ofiziala Izazpe izenajaso izana Euskal Mendi Federazioak 1990ean argitaratutako MendiKatalogoaren edizioan koka dezakegu. Geroztik aurrera, mendia Izazpeizenarekin mendi ezaguna bihurtu da, eta zalantzarik gabe, azkenekobost-hamar urteotan Irternet-ek zabaldu du han-hemenka Izazpebariante berri hau Euskal Herrian zehar.
Aurtengo maiatzaren erdialdean, Ostadar Mendi Taldekoeta Zintzo-Mintzo taldeko kide batzuk mendiaren izenaz kezkaturikkontu hau aztertzea erabaki genuen… nola ote zen posible Azpeitikoherriko mapan (2007ko apirileko argitalpenean), IZAZPI azaldu izana,eta beheraxeago txikiz “Izazpeko gurutze zaharra” jartzea,Ezkio-Itsasoko mapan (2000ko azaroan argitaratutakoan) IZAZPIagertzen bazen?
Hori dela eta Jose Luis Ugarterengana jo genuen, berakosatu baitzuen 1998an Zintzo-Mintzok eskatutako Urretxu-Zumarragakotoponimia lan-ikerketa mardula. “Urretxu eta Zumarragakotoponimia” lan honetan, 334. orrialdean Izazpiri dagokionez,hauxe idatzi zuen Jose Luisek:
-1833. urteko beste agiri batean horrela azaltzen da:”/Argomal de Ysaspi, en el parage llamado Narrucoi/”
-1889. urteko beste agiri batean: “/Monte llamadoYzazpi/”
-1998. urtean Leturiondoko Bautista Alberdik isáspíahoskatzen du.
Toponimia lanean aipatutako idatzizko daturik zaharrena1833koa bazen, Jose Luisek toponimia-lana argitaratu eta gero, 1529.urteko “Amojonamiento de los términos de Velerayn entreAzpeitia e Çumarraga” izeneko dokumentuan honako esaldiaktopatu zituen:
-(1529): “/el dho çerro llamado Yçaspi/”;”/en el termino llamado Yçaspi ydoya/”… (euskarazaharrean idoia-k baltsa edo putzua esan nahi du, eta zalantzarikgabe bi gurutzeen artean diren pu-tzuen aipamena egiten du).
Datuokin, Euskaltzaindiko Patxi Galérekin jarriginen harremanetan, Euskaltzaindiak mendiaren izena berraztertu zezaneskatuz, gure iritziz arrazoi nabariegiak eta argiegiak zirelakomendiari Izazpi izena emateko (azken 500 urtetan gure isurialdeanmendiari beti-beti “Izazpi” izena (z-s grafien gorabehera) emanzaiolako).
2008ko apirilaren 10ean Euskaltzaindiaren Onomastikabatzordearen bilera izan zen Altsasun eta, gai-zerrendan agertzen ezbazen ere, Izazpi edo Izazpe kontu hau aztertu zuten. Aztertu etaebazpen berria eman ere bai. Egun horretatik aurrera Izazpi mendiaridagokion izen ofiziala IZAZPI da. Jose Luis Ugartek aurkeztutakoproposamen batzuk ere aztertu ziren, eta bostetik bi ontzat emanzituzten: Aizelekuaren partez AIZALEKU onartu zuten, baitaJuanastegiren partez JOANAZTEGI kalearen izena onartu. ZumarragakoAgiñaga auzoari izena Aginaga-ren partez AGIÑAGA ordeajartzea ez zuten onartu.
Euskaltzaindiak webguneko sarrera uztailean eguneratuzuen, tartean, Urretxuko mapa berria argitaratu eta Izazpi gainaridagokion lurralde tartetxoa Izazpe izenarekin agertu dela. Dagoenekoinformazioa Euskaltzaindiko webgunean eguneratuta badago ere(http://www.euskaltzaindia.net/eoda/), etorkizunean eguneraketabestelako iturrietan, esate baterako Euskal Mendi Federazioko MendienKatalogo berrian, gauzatu dadin nahi genuke, izen zaharrak dagokiontokia berrartu dezan.
Lerro hauen bitartez Jose Luis Ugarteri gure eskerrikberoenak berreman nahi dizkiogu, berari esker zuzendu baita mendiakjaso behar zuen izena. Eta hemendik aurrera lan handia geratzen zaiguIzazpik prentsa-agiri eta Internet dokumentu askotan agertzen denbezala, Izazpe albo batera utzi eta bere izena, Izazpi berreskuradezan… Denbora kontua da, prozesua martxan dago-eta.
Zintzo-Mintzo eta Ostadar elkarteen izenean