Noiz eta non jaio zinen?
1918ko martxoaren 23an jaio nintzen, Santos Agirrerenharategia dagoen tokian. Lehen zegoen etxea ez zen orain dagoenabezalakoa. Etxe txikia zen. Aita, ama, arreba eta ni ginen. Anaia bateta arreba bat hil egin zitzaizkigun.
Nongoak ziren zure gurasoak?
Aita Ormaiztegikoa zen eta ama Segurakoa. Aitaren anaiaSegurako neska batekin ezkondu zen: nire amaren ahizpa. Hala, bianaia bi ahizpekin ezkondu ziren. Nire lehengusuek eta nik abizenberberak genituen. Bi gelditzen gara: Ignacio Artzelus Imaz eta LuisArtzelus Imaz. Aitaren familian 11 anaia-arreba ziren eta 8 urterekinAgurainera bidali zuten txerriak zaintzera. Etxean dirua behar zuteneta!
Nolatan etorri ziren Zumarragara?
Aitak harakina izan nahi zuen. Lana utzi eta Villabonarajoan zen ikastera. Gero Donostiara joan zen lan asko zuen harategibatera. Bere arreba bat Zumarragan ezkondu zen eta hona etortzeaeskaini zion, hemen lana zegoela eta. Artizentzako lanean hasi zen,baina besteentzako lana egiteaz aspertu egin zen eta bere kasa hasizen. Hala, ni jaio nintzen tokian harategia ireki zuen.
Zu, ordea, albaitaria izan zinen.
Harakina izateko aukera nuen, seme bakarra bainintzen,baina niri ez zitzaidan harategiko lana gustatzen eta aitaridisgustua eman nion. Albaitaritza ikasketak egin nituen. LehenengoMadrilen egon nintzen eta han gaixo jarri nintzen. Izan ere, gerraondorengo urteak ziren eta ez zegoen zer jan. Zaragozan bukatu nuenkarrera. Garai hartan ez zen lanik falta. Lehenbizi Eskoriatzan aritunintzen. Lau urte eman nituen bertan eta Gatzagan.
Nolakoa zen zuen lana garai hartan?
Gatzagan nengoela intseminazio artifiziala heldu zen.Sekulako istorioak dauzkat horren inguruan. Izan ere, baserritarrekez zuten halakorik nahi. Injekzioarekin zer aterako da ba!, esatenzuten. Utz nazazu bakean, lehen bezala lan egiten. Halako batean,baserritar batek deitu egin zidan. Izan ere, behia zezenarekin egotenzen baina ez zen ernaltzen. Kistea kendu nion, susara jarri zen etahazia jarri nion. Handik bederatzi hilabetera txekor polit bat jaiozen. Hala, bata bestearen atzetik etorri ziren nire bila. Garaihartan lan asko zegoen eta baserri batetik bestera oinez joan beharzen. Ordiziako baserri batera joateko bi ordu baino gehiago beharnituen.
Ordizian urte asko eman zenituen.
Eskoriatzan lauzpabost urte eman nituen eta gero gaixojarri nintzen: tuberkulosia izan nuen biriketan. Sendatu nintzeneanOrdiziara joan nintzen. Ez zegoen baserri asko, baina hiltegi handibat eta azoka garrantzitsua zituen. Ordizian erretiratu arte egonnintzen: 40 urte eman nituen bertan. Ordiziarra naiz ia! Bertan loegiteko eta jateko tokia nituen, Castillorenean. Ganaduarekin etatxakurrekin lan egin nuen batik bat.
Denetik ezagutuko zenuen…
Beno… Inguru hartan beste albaitari bat ere bazegoen.Soriatik etorri zen eta euskaraz hitzik ere ez zekien. Gizon ona zen,baina ez zen oso normala. Zaldibia, Arama, Gaintza, Altzaga etaItsasondon lan egiten zuen. Askotan joan behar izaten nuen nik ereherri hauetara, bera ez baitzen guztietara heltzen. Egun batean bereemaztea etorri zitzaidan, senarrak gau osoa etxetik kanpo eman zuelaesanez. Eguna joan, eguna etorri… eta ez zen azaltzen. Halakobatean ehiztari batek aurkitu zuen pinu batetik zintzilik. Bere buruahil zuen eta ordurako erdi ustelduta zegoen. Tristea benetan.
Lagun asko izango dituzu Ordizian…
Orain ez… Duela 27 urte jubilatu nintzenez, nirelagunak aspaldikoak dira. Gazte jendea ez dut ezagutzen eta gutxitanjoaten naiz dagoeneko Ordiziara. Izan ere, nekatu egiten naiz.Eserita solasean egotea atsegin dut.
Nolatan erabaki zenuen albaitaritza ikastea?
Batxilergoa egin ondoren, mediku edo albaitari izan nahinuen. Ba al dakizu zergatik aukeratu nuen albaitaritza? Eskutangizonezko, emakumezko edo haur bat hilko balitzait, haren atzetik nijoango nintzela uste nuen. Beldur hori dela eta erabaki nuenalbaitari izatea. Txekorra hiltzen bada ez da ezer gertatzen…Galdera ona egin didazu!
Erantzuna ere ez da txarra izan! Gerra bizitzea eretokatu zitzaizun.
Gerran izan nintzen, derrigortuta, eta gero hasi nintzenalbaitaritza ikasten. Soldadu joan behar izan nintzen eta hiruurtetan han ibili ginen… mekaguen la india! Frankistek gazteakmobilizatu zituzten eta artillerian izan nintzen. Valladoliden izannintzen eta gero Teruelen. Mendian lo egiten genuen, zero azpiko 14gradurekin. Ebroko bataila ditxosozkora joateko zorian izan ginen.Bataila gogorra izan zen hura! Kristo guztia eraman zuten. Zer izanzen hura! Infernua! Batailak hiru hilabete iraun zuen eta bukatuzenean Kataluniara joan ginen. Ordurako errepublikarrak lur jotazeuden eta gerra berehala bukatu zen. Valentzian oraindikerrepublikar asko zeuden, baina ez zuten hegazkinik eta tankerik.
Batailetan parte hartu ez zenuen arren, soldadutza ezzen gozoa izango…
Gogorra izan zen. Gerra azkenekoa da. Okerrena. Denekgaltzen dute: irabazten dutenek eta galtzen dutenek.
Nolakoa zen zure haurtzaroko Zumarraga?
Oso txikia. 3.000 biztanle zituen. Denok elkar ezagutzengenuen. Orbegozoren arrastorik ez zegoen. Patrizio bera oso txikiazen oraindik. Garai hartan zume-industria zen nagusi: Busca,Mendizabal, Ormazabal, Legorburu… denek zumearekin lan egitenzuten. Burdinarekin gero hasi ziren. Urretxun balezta lantegia irekizen eta gero Rojo y Zaldua ere bai. Orduan hasi ziren hemenburdinarekin lanean.
Handik urte batzuetara Elena Arbulu farmazialariarekinezkondu zinen.
Ezkondu nintzenean gaua Ordizian pasatzeari utzi nion.Egunero etortzen nintzen Zumarragara. Farmazia gainean bizi izanginen. Etxebizitza txiki samarra zen eta Legazpi kalera etorri ginen,nire aitaren harategi parera. Aitak baratzea zuen hemen etakontratista bati eskaini nion. Etxebizitza bakarra emango zidala esanzidan. Beste batek sotoa, lokala eta etxebizitza eskaini zizkidan etahari eman nion lursaila. Ordutik hemen bizi naiz. Emaztea duela biurte eta erdi hil zitzaidan eta nik ere etxe honetan hil nahiko nuke.Nire etxea da.
Noiz ezkondu zineten?
Duela 57 urte. Hiru alaba izan genituen. Bata medikuada: okulista. Ostegunetan hona etortzen da. Bigarrenak Urretxunfarmazia du eta hirugarrena Cadizen bizi da: Sanlucar de Barramedaherrian. Bera eta bere senarra irakasleak dira. Hirurek ikasketakdituzte eta oso harro nago beraietaz.
Emaztea eta zu bikote eredugarria zineten.
Erretiratu eta gero izan genuen elkarrekin egotekodenbora. Bera hil eta gero emakumezko batzuei dirua emanez laguntzenziela jakin nuen. Erretiratu ondoren emazteari dendan laguntzen nioneta orain alabari laguntzen diot farmaziako lanetan. Gaur bertan hanizan naiz. Ez naiz geldirik egotekoa. Ez nago oso ondo, baina nahikopoliki nago.
Zer zaletasun dituzu?
Irakurtzea asko atsegin dut. Bestalde, emaztearekinbidaia batzuk egin nituen. Parisen bi aldiz izan ginen. Suitzara erejoan ginen. Dena den, ez genituen bidaia asko egin. Izan ere, emaztealangile amorratua zen. Bere farmazia suhiak hartu zuen eta beradrogeria honetan egoten zen. Beheraka hasi zen… eta kito!
Nola ikusten duzu egungo gizartea?
Nahiko lan, motel. Krisia dela eta ez dela… Solbesministroak ere krisia aipatu du! Pello Gonzalezek ere ahalik etagutxien gastatzeko esan die Udalei, kontuak zailak daudela eta. Argiibili behar! Errusiarrek ere Georgian sekulakoak egin dituzte…
Munduan gertatzen dena jarraitzea gustatzen zaizu,beraz.
Egunero irakurtzen dut egunkaria, goitik behera.
Eta Zumarraga, nola ikusten duzu?
Hobera egingo dugula. Orbegozorekin gora egin genuen,baina trena genuelako etorri zen. Seguran kazike bat zegoen eta harkez zuen trenik nahi izan. Orain Seguran zer? Oiloak kalean ibiltzendira oraindik. Abiadura Handiko Trenak ere mesede egingo digula ustedut.