Nola oroitzen dituzu Urolan emandakourteak?
Juanjo Aldamarekin hasi nintzen: izandaitekeen maisurik onena. Ondoren Asier Muruarekin, DavidCallejorekin… aritu nintzen. Lehen taldean Mitxel Badiola eta IñakiAranzadi izan nituen entrenatzaile, Iñaki Eskisabel heldu zenarte.
Nondik nora ibili zara ordutik?
Urolatik sekula ez nintzela aterakouste nuen, futbola zaletasun hutsa izango zela niretzat. IñakiEskisabel heltzearekin bat dena aldatu zen. Berarekin Preferentemailara igo ginen eta ondoren Beasain taldera eraman ninduen.Denboraldi ona osatu nuen: 16 gol sartu nituen. Sestaorekin fitxatunuen eta orain Osasunara joan naiz.
Sestaon gustura izan al zara?
Beldur apur batekin joan nintzen,Beasainek Hirugarren Mailan jokatzen baitu eta Sestaok Bigarren Bdelakoan. Azken maila hau oso gogorra dela diote, baina dezentejokatu dut eta 11 gol sartu ditut. Kanpoko partida batzuetan ez dutjokatu, baina etxekoetan sarritan aritu naiz. Egia esan, Osasunarendeiak harritu egin nau.
Zein alde dago Hirugarren MailatikBigarren B delakora?
Orain arte ezagutu dudan saltorikhandiena da. Alderik handiena abiadan eta txokeetan nabaritu dut.Hirugarren Mailan baino indar handiagoa behar da. Gainera, beteranoasko dago. Txakur zaharrak dira. Asko Lehen Mailan aritutakoak dira.Jusue, adibidez. Batzuk zahar samarrak dira dagoeneko, baina lanaematen dute oraindik. Aurreko denboraldian asko ikasi dut etaesperientzia hartu dut.
Sestaon bizi izan al zara?
Ez. Egunero egiten nuen joan-etorria.Ostiraletan soilik hartzen genuen atseden. Egunean 200 kilometro eginbehar izan ditut autoarekin, baina gogoko tokian aldaparik ez dagoelaesaten dute… Gogorra izan da, baina oso gustura aritu naiz.
Sestao izen handiko taldea da, gainera.
Zalego bikaina du. Zaletuak oso leialakdira eta taldeak etxetik kanpo jokatzen dituen partidetara joatendira autobusean. Bigarren B mailako oso talde gutxik esan dezaketehori. Gainera, zelaia txikia eta polita da: Atotxaren antzekoa.Sestaotik jokalari eta entrenatzaile bikainak pasatu dira:Mendilibar, Irureta… Bigarren B mailan estreinatzeko talde ezinhobea aukeratu nuen.
Zer diozu Osasunaren deiaz?
Beste denboraldi baterako kontratuanuen eta Sestaok nik bertan jarraitzea nahi zuen. Arazoren bat izandut irteteko, baina zorionez konpondu da. Osasunak zer edo zerordaindu behar izan duela uste dut.
Beste talderen bat izan al duzuatzetik?
Egoera hau bizi izan dudan lehen aldiada. Talde dezentek deitu didate. Iaz Sestaok bakarrik deitu zidan etaaurten, berriz, Osasunak, Athleticek, Jaenek, Cartagenak…
Zergatik aukeratu duzu Osasuna?
Osasunaren deia jaso bezain pronto,gainontzeko guztiak ahaztu genituen. Iruñeakoa talde serioa daeta harrobiarekin ondo lan egiten du. Bilbao Athleticen, ordea, giroanahasi samarra da. Gainera, azken urtebetea Bizkaian eman dut eta ezdut Athletici buruzko gauza onik entzun.
Zer moduz orain arte?
Nahiko ondo. Orain arte lau partidaizan ditugu eta lehen hiruak osorik jokatu ditut. Dena den, oraindikez dut golik sartu. Partida bat irabazi, beste bat galdu eta biberdindu egin ditugu. Lehen Mailako klub baten bigarren talderaheltzea espero ez nuenez, oso gustura nago. Dena den, bigarrentaldean egonik salto egiteko aukera egon badagoela argi dago.
Non bizi zara?
Iruñean bizitzea eskaini didate,baina egunero joan-etorria egiten dut. Sestaora horrenbestetan joanondoren, bidaia hau motza iruditzen zait.
Zer nolako jokalaria zara?
Zaila da gero galdera hori erantzutea…Golak sartzeko erraztasuna dut eta ez dut teknika handirik. Eziezadazu bizikleta delakoa egiteko eskatu… Bartzelona da nire taldekuttuna eta umetan Romario eta Ronaldo atsegin nituen, baina orainTorres dut gustukoen. Bere ezaugarri berak ditudala esaten didate.Beti aurrelaria izan naiz. Talde guztietan postu horretan jokatu dut.Preferente mailara igo ginen denboraldian 40 gol sartu nituen.Futbolari guztiek urte on bat izaten dutela esaten dute eta hura izanzen nirea.
Ez al duzu sekula Realaren deirik jaso?
Beasainen nintzela Euskadikoselekzioarekin Irlandaren aurka jokatu nuen eta ondoren Realekoekdeitu zidaten ostegunetan eurekin entrenatzeko. Hurrengo denboraldiannirekin kontatuko zutela uste nuen, baina ez zen hala izan. Egiaesan, azkenaldian Realak ere zoroetxea dirudi.
Futboletik bizitzea espero al duzu?
Pasa den denboraldia arte, futboleanjokatzeaz gain, galdaragintzan aritzen nintzen. Egia esan, ez nuenfutboletik bizitzea espero. Beasainen nengoela, denboraldi bukaeran,lana utzi nuen. Sestaon ordaintzen zidatenarekin bizitza aurreraatera zitekeen, baina gehiegikeriarik gabe. Hori dela eta, egunerdiko lanpostua bilatzeko asmoa nuen. Aurten, zorionez, futboletikbizi ahal izango naiz.