Garazi Etxezarreta Ezagutzen ditut, bai, goi karguetan dauden emakumeak. Gutxiago dira, baina badaude. Enpresa batzuetan zailagoa da guretzat kargu horietara iristea: industria alorrekoetan, adibidez. Dena den, ez dut uste agintzeko orduan sexuaren arteko ezberdintasunik dagoenik. |
|
Andoni Sarasua Ez dut goi kargu batean dagoen emakumerik ezagutzen. Nire ustez enpresa pribatuetan gizonezkoek eta emakumezkoek aukera berak dituzte. Dena den, egia esan, ez dut gai honi buruzko iritzi sendorik. Agintzeko orduan, pertsona da kontuan hartu beharrekoa, ez sexua. |
|
Xabier Elgarresta Bai, badaude emakumeak goi karguetan: batzuk ezagutzen ditut. Hala ere, eta zoritxarrez, uste dut eurentzat zailagoa dela toki horietara iristea. Agintzeko modua pertsonaren araberakoa da, ez sexuaren araberakoa. |
|
Andoni Berriotxoa Printzipioz, ez dut goi kargurik duen emakumerik ezagutzen. Uste dut gauzek hobera egin dutela azken urteotan, nahiz eta oraindik zailtasunak dituzten aurrera egiteko. Nire ustez, emakumeak gizonak baino hobeak dira agintzeko orduan. Etxeko ekonomia, esaterako, emakumeek eraman izan dute. |