| Zuzendaria: Nadine Labaki Gidoilariak: Nadine Labaki, Jihad Hojeily & Rodney Al Haddad. Antzezleak: Nadine Labaki, Yasmine Al Masri, Joanna Moukarzel, Gisèle Aouad, Adel Karam, Siham Haddad, Aziza Semaan, Fatme Safa, Dimitri Stancofski, Fadia Stella, Ismail Antar. Herrialdea: Frantzia eta Libano Urtea: 2007 Iraupena: 96 min Sarrera: 3,50 € Lekua: Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga) |
Sinopsia
Beirut, bost emakume apaindegi bateanelkartu ohi dira, osotara taylorista eta sentsuala den mikrokosmosbatean, belaunaldi ezberdinak elkarrekin gurutzatu eta bata besteeiera guztietako isilmandatuak eginaz. Layalek Rabih maite du, gizonezkondua da ordea. Nisrine musulmana da eta arazo bat dauka lasterizango den bere begira: dagoeneko ez da birjina. Rima oinazetsu dabilemakumezkoek erakarrita sentitzen delako eta ile luzedun bezero ederbatek apaindegia boda noiz bisitatuko urduri dabil. Jamelek ez duzahartu nahi. Rosek bere bizitzari uko egin dio bere ahizpazaharragoa zaintzeko. Apaindegian gizonak, sexua eta amatasuna diraeuren hizketaldien mintzagai nagusiak, ile-mozketen eta karamelubidez egindako depilazioen artean Libanon ere barre egiten badakitelaadierazi nahi digu zuzendariak.
Baita ere negar egiten, eguneroko ohikoarazo txikiekin kezkatzen. Nadine Labakik garbi utzi nahi du horibere Caramel estimatuan. Estimatua Donostian, non zinemaldiko gazteekeuren saria. eman zioten. «Harrigarria izan daiteke hori esannahi izatea, baina Libanon ere badakigu barre egiten; atseginak gara,samurrak. Han ez dago bakarrik gerra, eta uste dut bizitzari diogunmaitasunak beste edozer menderatzen duela. Libanoren irudi horiislatu nahi nuen». Halaxe aritu zen Donostian Labaki. Etaagerikoa da asmo hori bere filmean. Hain da bistakoa ezen tarteka lantolesgabe baten irudia ematen baitu filmak.
Baina, bai, onar dezagun, ilelehortzaile, depilaziorako karamelu-ore (hortik hartzen du filmakbere izena) eta orrazien artean, bada zerbait berezia Caramel-eko ileapaindegi horretan, bada emakumeen arteko adiskidetasun sakon bat,sentipenak poliki, goxo-goxo, azaltzeko saioa, bada emakumeen aldekoaldarria igurtzi batez egiten duen film bat. Nadine Labakiren Beirutez da lehergailuen hiria, ezta fede desberdinen jarraitzaileen artekoliskar-gunea. Haren Beiruteko emakumeen arazoak Europako edozeinemakumeren arazoen tankerakoak dira: maitasun arazoak, zahartzaroaonartzeko arazoak, euren sexualitatearengatik gizarteak onar ditzatenarazoak… Nadine Labakiren unibertsoan emakumeak dira munduaulertzen dutenak, gizarteko motorra, familiaren hauspoa eta gizonakhautatzen dituztenak. Eta errealizazio atsegin batekin, elkarrizketaatsegin batzuekin eta musika atsegin batekin film atsegina egin duzinez.
Edozeiniradokizun izanez gero edo, besterik gabe, gurekin harremanetanjartzeko: <!–var prefix = 'ma' + 'il' + 'to';var path = 'hr' + 'ef' + '=';var addy50279 = 'butak21' + '@';addy50279 = addy50279 + 'hotmail' + '.' + 'com';document.write( '‘ );document.write( addy50279 );document.write( ‘‘ );//–>n butak21@hotmail.com<!–document.write( '‘ );//–>E-postahelbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago.Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. <!–document.write( '’ );//–>