Urretxuko mendia, zalantzarik gabe Irimo dugu, eta denok ezagutzen ditugun ZazpiPuntak paraje ezin ederragoak dira. Zumarragari dagokionez, tontor edogain aukera zabalagoa dago, Zumakortaburu, Samiño, Izazpi, Beloki etaArgixao… tontor aldea Zumarragako udal-barrutiaren barruan parte bateanedo osorik dituzten gainak direlarik. Dena dela, zalantzarik gabe,hauengatik guztietatik gaina eta gurutzea Zumarragako udal barrutian ezbaditu ere, Zumarragako mendia Izazpi dela esan dezakegu. Izazpi duhonek izena… edo Izazpe beharko luke?
Irakurleakez du agian jakingo, baina kontua da orain arte Euskaltzaindiak guremendiari eman dion izen ofiziala, Euskal Herriko mendi nagusiei ematendiena, IZAZPE izan dela, Urretxu-Zumarraga eta Ezkio-Itsasokobiztanleontzako ezagun eta erabilia zaigun IZAZPI izan beharrean.
Bainazergatik Izazpe? Ezagutzen ez ditugun arrazoiengatik, Izazpi mendiaknolabait izen ofiziala “Izazpe” izena jaso izana Euskal MendiFederazioak 1990ean argitaratutako Mendi Katalogoaren edizioan kokadezakegu. Geroztik aurrera, mendia Izazpe izenarekin mendi ezagunabihurtu da, eta zalantzarik gabe, azkeneko bost-hamar urteotanIrternet-ek zabaldu du han-hemenka Izazpe bariante berri hau EuskalHerrian zehar.
Orain dela gutxi,Ostadar Mendi Taldeko eta Zintzo-Mintzo Taldeko kide batzuk mendiarenizenaz kezkaturik kontu hau aztertzea erabaki genuen… nola ote zenposible Azpeitiko herriko mapan (2007ko apirileko argitalpenean),IZAZPI azaldu izana, eta beheraxeago txikiz “Izazpeko gurutze zaharra”jartzea, Ezkio-Itsasoko mapan (2000ko azaroan argitaratutakoan) IZAZPIagertzen bazen?
Hori dela eta JoseLuis Ugarterengana jo genuen, berak osatu baitzuen 1998anZintzo-Mintzok eskatutako Urretxu-Zumarragako toponimia lan-ikerketamardula, Euskaltzaindiak “Onomasticon Vasconiae” bildumako 18. zenbakiajasoko zuena. “Urretxu eta Zumarragako toponimia” lan honetan, 334.orrialdean Izazpiri dagokionez, hauxe idatzi zuen Jose Luisek:
- 1833. urteko beste agiri batean horrela azaltzen da: “/Argomal de Ysaspi, en el parage llamado Narrucoi/”
- 1889. urteko beste agiri batean: “/Monte llamado Yzazpi/”
- 1998. urtean Leturiondoko Bautista Alberdik //isáspí// ahoskatzen du.
Toponimialanean aipatutako idatzizko daturik zaharrena 1833koa bazen, JoseLuisek toponimia-lana argitaratu eta gero, 1529. urteko “Amojonamientode los términos de Velerayn entre Azpeitia e Çumarraga” izenekodokumentuan honako esaldiak topatu zituen:
- (1529):”/el dho çerro llamado Yçaspi/”; “/en el termino llamado Yçaspiydoya/”… (euskara zaharrean idoia-k baltsa edo putzua esan nahi du,eta zalantzarik gabe bi gurutzeen artean diren putzuen aipamena egitendu).
Datuokin,Euskaltzaindiko Patxi Galérekin jarri ginen harremanetan,Euskaltzaindiak mendiaren izena berraztertu zezan eskatuz, gure iritzizarrazoi nabariegiak eta argiegiak zirelako mendiari Izazpi izenaemateko (azken 500 urtetan gure isurialdean mendiari beti-beti “Izazpi”izena (z-s grafien gorabehera) eman zaiolako).
2008koapirilaren 10ean Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen bilera izanzen Altsasun eta, gai-zerrendan agertzen ez bazen ere, Izazpi edoIzazpe kontu hau aztertu zuten. Aztertu eta ebazpen berria eman erebai. Egun horretatik aurrera Izazpi mendiari dagokion izen ofizialaIZAZPI da. Jose Luis Ugartek aurkeztutako proposamen batzuk ere aztertuziren, eta bostetik bi ontzat eman zituzten: Aizelekua-ren partezAIZALEKU onartu zuten, baita Juanastegi-ren partez JOANAZTEGI kalearenizena onartu. Zumarragako Agiñaga auzoari izena Aginaga-ren partezAGIÑAGA ordea jartzea ez zuten onartu (kasu honetan Jose LuisekUrretxu-Zumarragako toponimia liburuan argitaratu zuen proposamenaaurkeztu zuen).
Oraindik –artikuluhau idaztean- eguneratu gabe badago ere, Euskaltzaindiak webgunekosarrera ekain aldera eguneratuko duela esan digu; laster etorriko denEuskal Mendi Federazioko Mendien Katalogo berrian bestalde, zuzenketaegin eta mendiari dagokion izena ikustea espero dugu.
Lerrohauen bitartez Jose Luis Ugarteri gure eskerrik beroenak eman nahidizkiogu, berari esker zuzendu baita mendiak jaso behar zuen izena.
Etahemendik aurrera lan handia geratzen zaigu Izazpik bere izenaberreskura dezan… asko baitira Internet-en eta bestelako iturrietanIzazpe bezala agertzen diren agerpenak. Denbora kontua da, azkenik guremendiak bere izena berreskuratu du-eta.
Zintzo-Mintzo eta Ostadar elkarteen izenean