Identifikazioaren unean, ertzainekdiotenez, gazteetako batek puzkarra bota zuela eta agintearen aurkakoerrespetu falta egotzita epaitu dituzte biak hala biak. Goizeko12:00etan hasi da epaiketa. Fiskalak bere epaia jakitera eman duamaitutakoan. Gazte bakoitzak 30 egunetan 6 euro ordaindu beharkoditu. 180 euroko isuna guztira.
Tentsio uneak
Epaiketa hasteko unean tentsio uneakere bizi izan dira, nahiz eta ez den istilurik izan. Epaiketa irekiazen arren, hasieran ez diete epaitutakoen lagunei barrura sartzenutzi. Azkenean baina, eta idatzi batean jakitera eman dutenez,eztabaida askoren ostean 10 laguni epaiketara sartzeko baimena emanzaie.
Aurretik, goizeko 10etanelkarretaratzea egin dute 100-150 bat lagunek. Gainera, Goierriko 3ikastetxetan geldialdiak egin dira egoera salatzeko. 10:30eanepaiketara sartu dira bi inputatuak, nahiz eta adierazi bezala,azkenean 12:00etan hasi den azkenean.
Jazarpen poliziala
Epaitutako gazteek esan dutenez, gaurkoepaiketa AHTren aurkako mugimenduko hainbat gazte goierritar jasatenari den jazarpen polizialaren emaitza da. Gogoratu pasa den asteanere gazte urretxuar bat ustez jipoitu zuela Ertzaintzak. Epaiketabertan behera gelditu zen pasa den astean, aurrerago egiteko zain.
Honekin lotutako albiste gehiago otamotz.eus-en.