Azken asteotan Espainiako AudientziaNazionalak eta Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi dituzteAmnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna erakundeak eta EAE-ANVeta EHAK alderdi politikoak. Horren harira, Amnistiaren AldekoMugimenduko 12 kide ere kartzeleratu dituzte.
Egoera larritzat jo du Zumarraga etaUrretxuko ezker abertzaleak. Autonomistek Madrilen espainiarkonstituzioaren aldeko manifestuak sinatzen dituzten bitartean,estatuek euskal independentistak atxilotu eta espetxeratzendituztezla salatu du komuinikabideei helarazi dien idatzi batean.
Proiektu politikoen arteko talka inoizbaino ageriago geratu dela dio idatziak. Herriaren eskubideen aldekoproiektua eta Espainia eta Frantziaren aldeko proiektuaren artekotalka, ezker abertzaleak zehaztu duenez. Horregatik guztiagatik,Espainia eta Frantziako konstituzioek ezarritako harresia bota etamarko demokratikorako urratsak ematea ezinbestekotzat jo du.
Euskal Herria nazio gisa aitortua izandadin lanean jarraituko duela adierazi du ezker abertzaleak. Laneanerakundeetan eta udaletxeetan, herria ezkerretik eraikitzekoahaleginean. Amaitzeko salbuespen egoera honen aurrean herritarreikalera atzeratzeko deia egin zaie.
Mobilizazioak
- Urriak 3, ostirala: Apartheid egoera salatzeko Urretxuko udaletxean bilkura egingo dute. 19:00etatik 21:00era.
- Urriak 4, larunbata:
– 12:00etan elkarretaratzea Zumarragako udaletxe aurrean.
– 17:30ean manifestazioa Bilbon.
EAE-ANVren ilegalizazioaren aurrean, Iñaki Zabala: “lanean jarraituko dugu”. (Otamotz.com)