Aurkeztu berri dute Zelai Arizti kulturetxean eskualde mailako Birziklatzeak badu saririk izeneko kanpaina.Aurkezpenean izan dira besteak beste Zumarraga, Urretxu, Legazpi etaEzkio-Itsasoko alkateak eta Juan Martin Aldareguia, SasietaMankomunitateko lehendakaria.
Aurkezpenean azaldu dutenez,egitasmoaren helburua ahalik eta material birziklagarri gehienasailkatzera ohituaraztea eta birziklatzen duten herritarrak saritzeada.Birziklatzeko ahalegina egiten dutenak saritu nahi dituzteegitasmoaren bitartez. 1.000 kit ekologiko eta nekazalturismokoetxeetan sei egonaldi lortzeko aukera dago. Birziklatzera joatendirenean zabor puntuan kupoi bat jasoko dute herritarrek. Asteroherriz herri karpa bat jarriko dute saria kupoiarekin trukatu ahalizateko.
Sariak
Birziklatzaile guztien artean Kitekologikoak zozketatuko dira. Banatuko dituzten kit ekologikoekhainbat osagai dituzte: urarentzako pitxarra, iturritik ura hartu etaplastikozko botila gutxiago kontsumitzeko. Kontsumo baxuko bonbillaere badakar poltsak.
Saria lortzen ez dutenek badute besteaukera bat. Karpara gerturatuz gero helduei zuzenduriko frogak edojolasak izango dira, euren ezagutza aztertzeko. Parte hartzen dutenekpoltsa berrerabilgarri bana jasoko dute.
Gaiari buruzko datu gehiago interneten:
- Kanpaina zabaltzeko bideo bat egin du Sasietak. Umorearen ildotik jo dute jendea birziklatzera animatzeko.
- Ikusi Sasieta Mankomunitatearen web orria.