Zumarraga eta Urretxuko udalek antolatutako XX. Pintura lehiaketako sari banaketa izan zen larunbat goizean. Guztira hiru sari banatu ziren:
- 1.saria: Mauricio Oscar Vergara (Iruña). 1000 euro.
- 2.saria: Julian Ruiz (Azkotia). 600 euro.
- Herriko onenari sari berezia: Eider Plazaola Epelde (Zumarraga). 400 euro.
Guztira 63 izan ziren lehiaketara aurkeztutako lanak. Epaimahaia Ricardo Azkargorta, Aitor Etxeberria eta Juan Antonio Garcia margolariek osatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide