Goizean goizetik hainbat margolari ikuszitezkeen atzo bi herrietako kaleetan. IV. Kaleko Pintura lehiaketanparte hartzen ari ziren margolariak ziren. Urretxu eta Zumarragakomargolariak ez ezik, Mendaro, Bergara, Donostia, Gasteiz edotaAlgortakoek ere hartu zuten parte. Guztira 4 sari banatu ziren.Bosgarrena, 16 urtetik beherako gazteei zegokiena, hutsik gelditubaitzen.
Ricardo Azkargorta, Aitor Etxebarria,Luis Laskurain eta Iñaki Mariñelarenak osatutakoepaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, haueman zuen jakitera:
Lanik onena: Eduardo Alsasua (Gasteiz). 600 euro eta garaikurra.
Akzesita: Jaime Zumakola (Mendaro) eta Josune Telleria (Bergara). 300 euro.
Herriko onena: Miriam Quintana. 300 euro eta garaikurra.
16 urtetik beherakoen atala esan bezala, hutsik gelditu zen.
Argazkian Miriam Quintana bere margolanarekin.