Ikastaroa urriaren 20tik 31ra gauzatukoda, astelehenetik ostiralera UGGASAk Legazpin duen egoitzan, goizeko9:00etatik 13:00etara. Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroada. Besteak beste ideiaren analisia, produktua, zerbitzua edomerkatuaren azterketa, bezeroak erakartzeko bideak, arlo ekonomikoeta finantzieroa eta forma juridikoak landuko dira.
Ikastaro honek helburu bikoitza du:
- Parte hartzaileek aktibitatea hasi aurretik eman beharreko pausoak aztertzea eta kontutan hartu beharreko arlo eta gai guztiak ezagutzea.
- Negozio berri bat martxan jartzeko 6.000 euroko diru-laguntza eskuratzeko bideak ezagutzera ematea.
Informazio gehiago 943 725830 edo 943725831 telefoenetara deituta edo uggasaren web orria bisitatuz.