Lehenengo postuak ez ezik, Challengeko sari nagusiak Urola Garaian gelditu dira. Ikusi sailkapenak:
- Gizonezkoak:
1. Juanjo Igarzabal (Zumarraga)
2. Ion Azpiazu (Zumarraga)
3. Ruben Lanz (Legazpi)
- Emakumezkoak: saridun bakarra dago Challenge-an, aurretik aipatutako Ainhoa Garcia.
“Bi gurutzeak”
Urretxu eta Zumarragako I. Mendi Lasterketa erabakigarria izan zen I. Challenge honetako sailkapenerako. Atzo goizean jokatu zen eta korrikalariek Beloki eta Irimoko gainak igo behar izan zituzten. Guztira 100 bat korrikalarik hartu zuten parte mendi lasterketan eta honetan ere Juanjo Igarzabal zumarragarrak egin zuen denborarik onena senior mailan. Ikusi sailkapena:
- Gizonekoak; senior maila:
1. Juanjo Igarzabal (Zumarraga). 1:06:20
2. Iñigo Lasaga (Etxalar). 1:09:02
3. Ion Azpiazu (Zumarraga). 1:10:09
- Gizonezkoak; beteranoen maila:
1. Josetxo Mujika (Zumarraga). 1:15:56
2. Daniel Vadillo (Legazpi). 1:16:25
3. Juan Inazio Senosiain (Urretxu). 1:16:48
- Emakumezkoak; senior maila:
1. Aitziber Ibarbia (Zizurkil). 1:25:33
2. Ainhoa Jauregi (Urnieta). 1:28:08
3. Mª Cruz Argon (Murtxante) 1:30:31
- Emakumezkoak; beteranoen maila:
1. Ione Pelaez (Altsasu)
Ikusi I. Mendi Lasterketako argazkiak otamotz.eus-en.