Urola kirol elkarteak ezohiko batzarraegingo du ostegunean, hilaren 16an. Batzarra Zelai Arizti kulturetxean izango zela iragarri bazuten ere, azkenean Legazpi dorretxeanegingo dute.
Batzarrerako bi deialdi egin dituzte,arratsaldeko zazpiak eta erdietan lehenengoa eta arratsaldekozortziak laurden gutxian bigarrena.
Bileran zuzendaritzatalde berriak Asier Murua lehendakari duela, denboraldi honetakoaurrekontuaren onarpena proposatuko du. Kirol egituraren aurkezpenaere egingo dute eta triatloi ataleko arduradunak aurkeztuko dituztebide batez.Ezohiko batzar orokorra amaitu aurretik galdera erantzunentartea irekiko dute.