Erizaintza ikasi zuen. Ikasketak amaitueta zalantza sortu zitzaion: eta orain zer? Hiru lagunekin bateraerizaintzan lanean hasi zen, baina kanpora joan nahi zuela ikusizuen. Hiru ziren aukerarik errazenak: Ingalaterra, Frantzia etaItalia. Azken horren aldeko aukera egin zuten. 2005. urtea zen hura,eta orain Itsaso etxean —Urretxun— dagoen arren, tarteanMozambiketik pasatu da, eta bidaiatzen jarraitzeko grina ez zaioitzali.
Italiara erizain joatea uste bainoerrazagoa izan daiteke.
Italian erizain-beharra dago, etaMadrilen elkarrizketak egiten dituzte. Bi joan ginen, eta laurenelkarrizketa egin genuen. Beste bi lagunen argazkiak erakutsi, etalaurak hartu gintuzten. Azkenean, hiru joan ginen, urtebetekokontratuarekin, Piacenzako ospitale publiko batera.
Eta hanzer?
Hasiera arraroa izan zen. Lehenhiru asteak dokumentuak egiten eman genituen, eta hilabetera hasiginen ospitalean. Hasieran, hizkuntza ez ulertzeak kezkatzen gintuen,baina hilabetera ulertzen genuen. Otorrinolaringologian etaurgentzietan egin nuen lan. Urgentzietan oso gustura egon nintzen, ezzitzaidan iruditzen lanean ari nintzenik.
Nolakoa da Italiakoosasun-sistema?
Denetarik dago, baina, jeneraleanzerbitzu publikoa hemen baino atzeratuago dago. Horrez gain,erizaintza unibertsitatean irakasten orain dela oso gutxi hasi dira;igartzen da lehen eskoletan egiten zela. Erizainek 50 urte ingurudituzte, eta ematen du ez direla gai beren erabakiak hartzeko,medikuaren menpe daudela. Gizarteak eta pazienteek ere horrelaikusten dute. Hemen, funtzioak definituta daude, eta hierarkiarenpisua ez da hain astuna.
Zazpi-zortzi hilabete pasatuta,Bolognara joan zineten. Han beste hiru hilabete egin, eta Italiaezagutzen ibili zineten. Ez zenuten tentaziorik izan han denboragehiago geratzeko?
Ez, argi genuelako urtebeterakojoan ginela. Hori bai, hain gustura egon ginenez, penaz itzuli ginen.Gainera, banekien lau hilabetera Mozambikera joateko aukera nuela.
Mozambikera?
Han beka batekin zegoen lagun bat,eta aprobetxatu beharreko aukera zen. Nire kontura joan nahi nuen.Gobernuz kanpoko erakunde erraldoiek ez nindutenerakartzen.
Mozambike mapan kokatzeko gai bazinen?
Kostata!
Lehen kontaktuanolakoa izan zen?
Lehen lana kokatzea izan zen.Moamba herrixkan arraza zuriko pertsonak egotea ez da arrunta; askobegiratzen ninduten, eta ohitu arte deseroso sentitu nintzen.
Zerasmorekin joan zinen?
Nire nahia erizaintza-arloanlaguntzea zen, eta hara joan nintzenerako curriculuma bidalitaneukan, hango osasun-etxean laguntzen utziko zidaten esperantzaz.Baina ez zen hain erraza izan. Ministroaren sinadura eskatzenzidaten, baimena. Dokumentazioa bideratuko zutela agindu zidatenarren, ni neu ere, paperak hartu, eta ministeriora joan nintzen.Egunero-egunero joaten nintzen, alde batetik bestera bidaltzenninduten, eta ez nuen ministroa harrapatzen. Ez nuela lortuko ikustenhasi nintzen…
Eta orduan?
Bada, Ama Teresa Calcuttakoarenkongregazio baten berri izan nuen. Umezurztegi bat zuten, eta hanegon nintzen laguntzen. Batez ere, alde afektiboa lantzea behar zutenumeekin, estimulatzen. Ah! eta egunero-egunero ministeriotik pasatzennintzen, noski! Erantzunik jaso gabe itzuli nintzen.
Mozambikeez da Italia.
Ez, beste mundu bat da. Ez hobea, ez okerragoa.Beste balio, printzipio eta behar batzuekin. Han ezin da hemengobalioekin bizi, eta alderantziz ere ez.
Eta hango jendea?
Hemen bezala, jende ona eta txarradago. Oso ondo hartu gintuzten, baina banuen sentsazioa askointeresagatik gerturatzen zitzaizkidala. Zer interes? Ezin betijakin!
Bueltako hegaldia hartuta joan zinen; hala eginizan ez bazenu, han geratuko zinen?
Gustura, proiektu bat izango banu;baina une hartan ez zegoen aukerarik, eta ni ere, agian, ez nengoenprestatuta. Konturatu nintzen han proiektu bat aurrera ateratzekoezagutza behar dela, lagundu nahi izanez gero ezin dela joan joatehutsagatik. Eta horretan dihardut, prestatzen, etorkizunean kanporazerbait ematera joateko, era eraginkor batean laguntzeko.