Zumarragako Udalak pasa den uztaileanonartu zituen diru-laguntza hauek eta 2008ko abuztuko GipuzkoakoAldizkari Ofizialean (151. zk) argitartuta daude. Diru-laguntza haueiesker Zumarragako dendariek errotuloak, boltsak, tiketak eta webgunea 2008an euskaratzeko laguntza ekonomikoak izango dituzte.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izatekoeskaera egin behar da udaletxean azaroaren 30a baino lehen. Hainbatbaldintza bete beharko dituzte eskatzaileek laguntzok eskuratu ahalizateko.
Baldintzak
- Edozein kasutan:
– Testuak zuzen idatzita egongo dira euskaraz.
- Errotuluen eta irudi korporatiboaren kasuetan:
– Langintza mota eta jarduera profesionalen adierazlea hartuko da kontutan.
– Testuak euskara hutsean egon behar du.
- Web guneen kasuan:
– Helbide fiskala udalerrian izatea.
– Web gunea euskaraz bakarrik edo euskaraz eta beste hizkuntzetan egotea.
Eman beharreko diru-laguntzakkalkulatzeko irizpide ezberdinak erabiliko dira. Zumarragakomerkatariek 2008an kontzeptu hauetan egindako gastuak aurkeztubeharko dituzte lehendabizi. Oinarrietan agertzen denez, kasugehienetan kostuaren %50 edo gehienez 300 euro berreskuratzeko aukeraizango dute merkatariek.