Zumarraga eta Urretxuko AAMak haize berriak ekarri nahi ditu taldera. Horretarako bilera irekia deitu du ostegun honetarako. Bilera arratsaldeko 19:30etik aurrera izango da Urretxuko kultur etxean.
Dinamika berriak bultzatzeko asanblada ireki bat egiteko beharra nabarmendu dute AAMko kideek. Era berean, kriminalizazioari aurre egiteko irtenbide gisa ere aurkeztu dute osteguneko batzarra. Herritar guztiei zabaldu diete ondorioz, bertara gerturatzeko gonbitea.
Amnistiaren Aldeko Mugimendua
Amnistiaren Aldeko Mugimendua giza eskubideen defentsan aritzen dela nabarmendu dute bertako kideek. Eta errepresioa salatzen jarraituko dutela gaineratu dute. Euskal preso politikoek urratuta dituzten hainbat oinarrizko eskubide salatzea euren ardura dela nabarmendu dute.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak asanblada irekia deitu du ostegunean. (Goierriko Hitza).