Aspace, burmuin paralisia dutenpertsonekin lan egiten duen Gipuzkoako elkartea da.Otargintzarena,1980an jarri zuen martxan burmuin paralisia zutenelkarteko pertsonen artean. Ordutik asko garatu da proiektua etabertako arduradunek diotenez, elkarteko gaixoentzat esperientzia osopositiboa da. Beste batzuekin eta beste batzuentzat lan egiteak,gaixoen autoestiman eragin zuzena duela dio Imanol Garro, UrretxukoAspaceko arduradunak.
5000 otar urteko
1989an hasi ziren egiten zituztenotarrak merkaturatzen. Ordutik hainbat hipermerkaturekin egin dutelan, baita zenbait azoketan parte hartu ere. Hori ez da nahikoa halaere, urtean egiten dituzten 5000 otarrei irteera emateko. Horregatik,hemendik aurrera elkarteak Labeaga kaleko 12garren zenbakian duenegoitzan otarrak salgai egongo dira.
Astelehenetik ostiralera goizeko9:00etatik arratsaldeko 17:00etara irekita dago egoitza. Elkarteak“Made in Aspace” marka sortu du otarrak merkaturatzeko. Ekimenhonek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako sailarenbabesa du.
Aspace Gipuzkoari buruz gehiago jakin nahi baduzu bisita ezazu bere web orria.