Esperientziaren Eskolak pasa denostiralean hasi zuen ikasturte berria. Aurreko ikasturteko ikasleeidiplomak banatu zitzaizkien eta ikasturte berrikoei ongietorria eginzitzaien irekiera ekitaldian. Ikasturtea urritik ekainera luzatzen daeta Ordizian gauzatzen dira klaseak.
Dena den, lehenengo ekimenak, aipatudugun nazioarteko politikari buruzko saioak kasu, Zumarragako ZealiArizti kultur etxean egingo dira. Gaur eta bihar goizeko 10:00etatik13:00etara. Gainera, Esperientziaren Eskolako ikasleei ez ezik,interesa duen orori daude irekita saio hauek. Honen helburua,Uggasatik adierazi dutenez, eskolan izena emateko zalantzakdituztenei, jada izen eman duten ikasleak ezagutzeko aukera emateada.
Esperientziaren Eskola
Esperientziaren Eskola Uggasak, UrolaGaraiko Garapen Agentziak, Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak,Goierriko Herrien Ekintza Fundazioak eta Matia GerontologiaInstitutoak bultzatutako ekimena da. 50 urtetik gorako pertsoneizuzendutako eskola da, esperientziak trukatzeko, eta egunerokobizitzan porsitiboak suertatuko zaizkien heziketa eta kultura mailakeskuratzeko balio duena.
Esperientziaren Eskolan izen emateko ezda titulurik behar ez eta inolako ikasketa mailarik eduki behar ere.Klaseak Ordizian gauzatuko dira ekainera bitartean astearte,asteazken eta ostegunetan goizeko 10:00etatik 13:00etara.