Hasiera batean zozketa azaroaren 26an egingo zuela iragarri zuen Zumarragako Udalak. Zozketa eguna aurreratu egin dute ordea, eta azkenean azaroaren 3an, astelehenez gauzatuko da.
Guztira babes ofizialeko 42 etxebizitza eraikiko ditu Muno S.A-k Artiz auzoan. Horietatik erdiak, berriak eraikiko dituzten eremuan botako dituzten etxeetako bizilagunei eman zaizkie. Gainontzeko 21ak zozketa publikora aterako dituzte.
21 etxebizitza horietatik bi mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta daude. Beste hamahiru 25 eta 35 urte bitartekoen artean zozketatuko dituzte. Eta azken seiak gainontzeko guztien artean.