Azaroaren 15era bitartean herritarren leialtasuna eskertzekokanpaina izango da martxan Bi-Tarteanen eskutik. Aurreko kanpainekikoezberdintasunak daude honoko honetan. Orainarte %5eko deskontuaegiten bazen, aurten %5eko kopurua eurotan itzuliko zaio bezeroari.Hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera erosketak egitekoerabili ahal izango delarik batutako dirua.
Diru kopuru hori eskuratzeaz gain, puntuak ere lortu daitezkeBi-Tartean txartelarekin ersoketak eginda. Puntu hauekin, berritzenari diren eta laster kalean izango den katalogoko produktuak eskuratuahal izango dira.
Helburuak
Urretxu-Zumarragako Merkatarien Elkarteak martxan jarritakokanpaina honek helburu bikoitza du. Batetik, bezeroen fideltasunasaritzea. Bestetik, bizilagunek erosketak herrian egiten jarraitudezaten bultzatzea.
Bi-Tartean txartela egiteko nahikoa da elkarteko denda bateragerturatzea. Bertan txartela ateratzeko jarraitu beharreko pausuakzeintzuk diren jakinaraziko zaio interesatuari.
Dendari elkarteak erosleak sarituko ditu kanpaina berri batean. (Goierriko Hitza)