Secundino Esnaola, 1878ko maiatzaren21ean jaio zen Zumarragan, gaur egun Itarte etxea bezala ezagutzenden horretan. Komertziante baten semea zen, Gaintzako Juan Esnaolaeta Oiartzungo Manuela Berraondo zituen guraso.
Oso umetan hasi zen musikaren munduan murgiltzen. Herrikoparrokiako abesbatzan tiple zen zazpi urterako. Juan Leturiaorganistak irakatsi zion solfeoa. 14 urterekin Salamancara bidalizuten Esnaola, beka batekin, Humanitateak ikastera. Han igaro zituenzazpi urteetan bokazio handirik ez, baina musikarekiko zaletasunhandia piztu zitzaion.
Donostiako San Bizente elizakokoru-zuzendaria zen bitartean, harmonia ikasi zuen bertako BonifazioEtxeberria organistarekin, nahiz eta apaiz karrera bukatu ez. 1902anDonostiako Orfeoiaren zuzendari izateko postura aurkeztuzen.Zuzendaria izendatu eta hainbat txapelketa irabazi zituen.1903tik1906ra sona handia lortu zuen, Donostiako Udal Musika-Eskolansolfeoko irakaslea izan zen (1906) eta obra sinfoniko eta koralkonplexuenei heltzeko mailara iritsi zen. Orfeoirako hainbat obrakoral idatzi zituen: Neska zarra; Praisku galtza zarreta; Adiyo;Dringilin don; Amak ezkondu ninduen; Euzko izkuntza, etab.
Dakigunez 1929ko arriaren 22 batez hilzen Donostian, arratsaldeko 16:50etan. 51 urte zituen musikariakzendu zenean. Eulalia Iturrizagarekin ezkonduta zegoen eta bi alabazituen, Maria de los Angeles eta Maria de las Mercedes.
Egun Zumarragako Musika Eskolak bereizena darama. Gainera bai Zumarragan eta baita Donostian ere, hil zenhirian, bere izena daramaten kaleak daude.
Secundino Esnaolari buruz internet-en: