“Al otro lado”:
Zuzendaria: Fatih Akinj (2007,Alemania-Turquia, 122´)
Sarrera: 3,50 €
Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
Ordua: 22:15
Sinopsia:
“Contra la Pared” –ekozuzendariak Cannes-eko saria jaso duen eta burdinez eginda dirudingidoi trinko bat sortu du oraingo honetan. Erlojugintza lan batenzehaztasunez mugitzen da pieza bakoitza bata bestea inoiz ukitu gabe.Pertsonaiak noraezean bidaiatzen dira eta hainbat bidegurutzerekintopo egiten dute, non bilatutako askatasunaren ordez errealitatearenezinezko zoriontasun bat gauzatzen den. Gidoigilearen maisutasunaksinesgarriak bihurtzen ditu pertsonai guztien mugimenduak (askotanaldrebes samarrak izan arren) aurkezpen estetika landu eta soil batenlaguntzaz.
Estetika soila eta aktoreeninterpretazio soila ere, pertsonaiei bakardade eta etsipen sentsazioaemanez, begirada nekatuetan mina eta atsekabea transmitituz eta aldiberean damutasuna eta konpontzeko nahia, itxaropen izpi txiki bat,filmearen azken plano luzean azaltzen dena bezalakoa. Filmakohistoria guztiak betetzen dituen ezkortasunarekin ikaragarrizkokoherentzia du plano honek.
Intentsitatez beteta, Fatih Akin-enzinema Kurdu eta Turkiarren arteko gatazkaren eta europar batasuneansartzeak sortutako tirabiren ingurugiro sozio-politikoarenerrealitateari atxikitako zinema da. Baina aldi berean, maitasuna etaaskatasuna ezeztatzen dituen zoritxarreko patu batez zuzenduta daudenbizitza batzuei estu-estu josita dago. Planteamendu moralak etamorboa alde batera uzten ditu eta istorio pertsonalen barneradiografien oinarrian eraikitzen da. Hauetaz baliatuz, estrukturakonplexuz eta amaiera ireki baten bitartez, elkar ulertzeko beharrasentitu arren, adiskidetzeko katarsi sakon batetik pasatzerazigortuta dauden bi herrien historia gordintasun osoz kontatzen da.